XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SUPAZTER CHOKOAN

BEDERATZIGARREN ASTOA

ZER beroa! Erre nahi zuen Donazaharreko bidean.

Aire izpirik ez, eta lurretik halako bafada bat! Uf! Ellande gaizoa bazoan bide berriaren sahetsetik, beroak setiatua, bere aitzinean zeramazkala bederatzi nafar asto ederrak.

Churi, beltz, gorrasta, bazen mota guzietarik.

Buztanaz uliak haizatuz, begiak dilindan, bazoazin terrententen.